MEATEGIA SAKONEAN |
|
Meategia sakonean: lurpeko paisaia eta erromatar aztarnak
Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan, bidaiariari kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko zaizkio, bere kabuz lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak identifikatzeko gakoak eskainiz.
Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da: 2008ko udan burututako indusketa arkeologikoa. Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango duzue.
Hau bai dela meatzaritzak historian zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera paregabea.