|
Arditurri, sekulako esperientzia
“Laurehun gizonek berrehun urtez ez lituzkete meazulo horiek guztiak zulatuko”.
Juan Guillermo Thalacker Ingeniariak argitaratu zuen esaldi hori, 1804ean Oiartzungo (Gipuzkoa) Arditurriko meatzeak bisitatu ostean. Adierazpen horrek bisitariari Arditurriko meategiaren tamainaz eta berezitasunaz jabetzen laguntzen dio. Bi mila urtez baino gehiagoz, ia etengabe, ustiaturiko Iberiar peninstulako meatze bakanetarikoa izan da.
Bisitatu ezazu gure Interpretazio Zentroa, eta Aiako Harria Parke Natural ederraren, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitatuenaren, aberastasun historikoa, naturala eta arkeologikoa ezagutuko dituzu.
Sartu zaitez Arditurriko Meatze Handian eta sekulako esperientzia biziko duzu, denboran zehar bidaiatuz.
|