letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 XVIII. ETA XIX. MENDEAK: BERUNA


1794an, Juan Antonio Sein oiartzuarrak meatzeak ustiatzeari ekin zion berriz, zilarra eta beruna eskuratzeko asmoz. Orduantxe berraurkitu zituzten erromatarren garaiko meatzeetako asko, ezustean, Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra Karlos IV.aren aginduz ustiaketak egiten ari zela.      

Segur aski, beruna ustiatu zuten gehien XVIII. eta XIX. mendeen puska handi batean, nahiz eta burdinaren produkzioa ere garrantzitsua izan zen. Berunarekin (berun sulfuroa) eta galenarekin batera, zilarra ere ateratzen zen, zeren galenaren ezpurutasunaz gain, zilar-mea ehuneko handia baitauka.    

Beruna brontze aleazioak tutuak eta eroanbideak egiteko erabili zituzten nagusiki, eta halaber, jaurtigai militarrak egiteko, arrantza tresnen osagarritzat, eta pintura mota batzuen edo esmalte zeramiko batzuen osagarritzat.    



Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala
Ordino Turisme