1902tik 1904ra bitartean Bilboko Chavarri Hermanos konpainiak, Sestaoko (Bizkaia) labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zuten. Gaur egun, ibilbidea Arditurriko bidegorri bihurtu da, oinez eta bizikletaz ibiltzeko. Aurreko mendearen erdi aldean, bertan zegoen fluorita zela eta, interes handia sortu zen, eta meatzea modernizatu egin zuten.