BEHARREZKOA DA ALDEZ AURRETIK ERRESERBA EGITEA 943 494 521 / 943 495 069 ZENBAKIETAN.

Arditurri, esperientzia paregabea

ôLaurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere ez litzateke nahiko izango meazulo guzti hauek zulatzekoö.

Arditurri

Juan Guillermo Thalacker ingeniariak 1803an Oiartzungo (Gipuzkoa) Arditurriko meazuloak bisitatu ondoren esan zituen hitzak dira eta adierazgarri suertatuko zaizkigu bertako bisitaldian aurkituko dugunaren handitasuna eta berezitasuna ulertzeko. Izan ere, penintsulan bi mila urte eta gehiagoz ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa baitugu Arditurrikoa.

Bisita ezazu gure Interpretazio Gunea eta Euskal Autonomi Erkidegoan bisitari gehien izaten dituen Aiako Harriko Parke Naturalaren aberastasun historikoa, naturala eta arkeologikoaz jabetzeko aukera izango duzu.

Sar zaitez Meazulo Handira eta sekulako esperientzia biziko duzu, denboraren tunelean barrena eramango zaituen bidaia. Ez ezazu aukerarik galdu. Familian egiteko plan bikaina duzu honakoa!

Eta denborarik baduzu, galde ezazu eskualdeko 8 museoak bisitatzeko bonoaz. Diru gutxiren truke, inguruko aberastasun kulturalaz gozatzeko aukera paregabea duzu.



Sarrera salmenta


Nola iritsi

Udala

GPS

Euskadi made in


Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala
Ordino Turisme